165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2025eko lan-egutegia

Murillo el Frutoko Udalak, 2024ko uztailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 2025ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

"Alkateak 2025ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa). Hona hemen:

1. Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Murillo el Frutoko gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16tik 19ra: herriko jaiak.

–Urriaren 21a: Santa Urtsula.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

–Abenduaren 24a: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

–Abenduaren 31: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Murillo el Frutoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2025. urterako lan egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Murillo el Frutoko Udaleko iragarki-taulan.

Murillo el Fruton, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2411395