165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2024ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2024ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko 1., 2. eta 3/2024 aldaketak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2411483