2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Mendabiako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
–Lote bakarra, Mendabiako Udalaren herri-lurretako "La Veguilla" eta "El Arenal" alderdietan. 179/2012 PEFC baso-ziurtagiria du. Loteak 2.799 zuhaitz ditu (makalak) eta, guztira, 2.092,12 metro kubiko zur.
Hasierako prezioa: 179.146,01 euro (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
Behin-behineko fidantza: lotearen tasazio balioaren %2 (3.583 euro).
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan, bai eta argitaraturik ere Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren Gardentasunaren Atarian (www.mendavia.es).
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.
Proposamenak aurkezteko epemuga: 2024ko irailaren 24a, 11:00ak baino lehen.
Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2024ko irailaren 24an, 12:00etan.
Mendabian, 2024ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2411307