165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, 2024ko tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2024ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea udal ordenantza bat tasak eta prezio publikoak arautzen dituena, bat etorriz 1744/2024 administrazio espedientean ageri denarekin.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da.

Martzillan, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2411734