2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Astizko Kobak SL - Cuevas de Astitz SL enpresa erakunde instrumental izendatzea
2024ko ekainaren 25ean Udalak egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau
HARTU ZUEN:
1. Astizko Kobak SL - Cuevas de Astitz SL enpresa (B31728033) Larraungo Udalaren erakunde instrumental izendatzea, Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta adieraztea erakunde instrumental izendatzen dugula, nahiz eta Astizko Kobak SL enpresan parte hartzen duten gainerako entitate eta toki entitateek horietako bakoitzaren erakunde instrumental gisa ere izendatu beharko duten. Erabakia legeak ezartzen duen gehiengo osoz hartu da.
Erakunde instrumentalari emanen zaizkion aginduen eremua bere estatutuetan deskribatutako merkataritza-sozietatearen helburuan jasotzen diren prestazioak izanen dira.
2. Astizko Kobak SL enpresak giza baliabideak, baliabide materialak eta baliabide teknikoak eman beharko ditu, bai eta etorkizunean eginen zaion kudeaketa aginduaren bidez esleituko zaizkion jarduera eta zerbitzuak betetzeko beharrezko logistika ere, ekonomia, eraginkortasun eta kalitate irizpideen arabera. Ildo horretatik, Astizko Kobak SLk, ondorio guztietarako, enpresaburu izaera izanen du bere ardurapeko langileei dagokienez, eta horien gainean zuzendaritza, kontrol eta diziplina ahalmenak izanen ditu. Era berean, lan arloan, gizarte segurantzan eta laneko segurtasun eta higienean indarrean dauden xedapenak bete beharko ditu, bere erantzukizunpean.
3. Alkate jaunari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar diren agiri guztiak sinatu eta formalizatzeko.
4. Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
5. Erakunde instrumentalaren adierazpen espresua argitaratzea Kontratazio Atarian.
Mugiron (Larraun), 2024ko uztailaren 12an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2411268