2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Herri-lurren desafektazioa, linea elektrikoa instalatzeko xedez zortasun-karga eratzeko. Jendaurrean jartzea
Larragako Udalak, 2024ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Hasiera batez onestea herri-lurren desafektazioa, linea elektrikoaren kanalizazioa instalatzeko xedez zortasun-karga eratzeko honako proiektu honetarako: "Mendigorria-Larraga zirkuituko 13,2 KV-ko erdi-tentsioko linearen normalizazioa (47. euskarria)". Sustatzailea da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SA sozietatea. Proiektua 2. poligonoko 763. lurzatian eginen da, honako azalera hauetan:
–18,50 metro koadro, aireko linearen amaierako euskarriari dagozkionak.
–17 metro lineal, aireko tarteari dagozkionak.
–105 metro koadro, lurpeko linea berriari dagozkionak.
2. Baldintza-agiria onestea; hark arautuko ditu desafektazioa eta aipatu zortasun-karga.
3. Espedientea hilabetez edukitzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritako tramitazioari.
Larragan, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2411753