2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARAIOA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Garaioako Udalak, 2023ko urriaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Garaioako udalerriko lur-ondasunen balorazio txostena.
Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://garaioa.tecsoluciones.es helbidean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Garaioan, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Alberto Domench Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2411396