165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen eta tresnen biltegia Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzurako

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

Jarduera: ibilgailuen eta tresnen biltegia Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzurako.

Tokia: katastroko 2. poligonoko 698. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirotz industrialdeko G kalea 19, Ezkirotz.

Getze Galarren, 2024ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2411253