2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak. Hasierako onespena
Donamariako Udalak, 2024ko uztailaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Donamarian, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2411424