165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2025erako karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutako aginduak, Cintruenigoko Udalak, 2024ko uztailaren 29ko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz, erabaki zuen 2025eko ekitaldirako karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutako aginduei jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia aldez aurretik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2411466