165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Energia berriztagarrietarako egitura-lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Eskatzailea: Estructuras para energías renovables SL.

Jarduera: jarduera sailkaturako espedientea, energia berriztagarrietako egitura-lantegirako.

Kokapena: I industrialdea, F kalea, 33. lurzatia.

Cintruenigon, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2411447