165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obretarako, Príncipe de Viana, Virgen del Soto, San Marcos eta Virrey López del Portillo kaleetan eta Santa Fe plazan. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea honako obra hauek egiteko:

1. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Príncipe de Viana kalearen zati batean (partziala).

2. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Virgen del Soto kalean.

3. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea San Marcos kalean.

4. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Virrey Lopez del Portillo kalearen zati batean (partziala).

5. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Santa Fe plazan.

Erabaki hori jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaratuta udal honetako iragarki-taulan eta 2024ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, eta banan-banan jakinarazi zaie ukitutakoei. Epe horretan bi alegazio aurkeztu dira.

Caparrosoko Udalak, 2024ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz hartu zuen alegazioak ebazteko eta aipatu kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea behin betiko onesteko erabakia, jarraian ematen baita haren xedapen zatia. Beraz, erabakitzen da:

"Lehena.–Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientean aurkeztutako alegazioak, lehenago azaldu direnak, honela ebaztea:

–Baiestea Javier Zabalza Arcayak eta María Jesús Peleato Panzanok aurkeztutako alegazioa Príncipe de Viana kaleko espedienteari dagokionez, eta ukitutakoen artetik kentzea 9. poligonoko 74. lurzatia, idazkariaren txostenean adierazitako arrazoiengatik. Arrazoi horiek erabaki honen azalpen-zatian jaso dira, oinarri gisa, eta alegaziogileei helaraziko zaizkie.

–Baiestea María Soledad Jiménez Resanok aurkeztutako alegazioa Príncipe de Viana kaleko espedienteari dagokionez, 9. poligonoko 58. lurzatian ukitutakoa 8 metro linealetan murriztuz eta lekualdatuz oinezkoen pasabide goratua, baita garajearen sarrera gainditzeko argi-puntua ere, idazkariaren txostenean eta proiektua idatzi zuen ingeniariaren ekarpenetan adierazitako arrazoiengatik. Arrazoi horiek erabaki honen azalpen-zatian jaso dira, eta alegaziogileari helaraziko zaizkio.

Bigarrena.–Behin betiko onestea 2024ko martxoaren 21eko bilkuran hartutako erabakia, alegazioak baiestearen ondoriozko aldaketekin, eta, horrenbestez, onespena ematea obra hau finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeari, honako banaketa oinarri eta kuota hauekin:

  • Oinarriak eta kuotak:

2.1. Príncipe de Viana kalearen zati batean (partziala) euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obren kontribuzio berezia antolatzeko espedientearen oinarriak eta kuotak:

a) Obren kostua, guztira, 483.633,52 euro da. Nafarroako Gobernuaren 332.055,01 euroko dirulaguntza jasoko dela aurreikusten denez, udal honek bere gain hartzen duen kostua 151.578,51 eurokoa izanen da. Hortaz, kontribuzio berezien bidez finantzatu beharreko gehieneko kostua 136.420,66 eurokoa da, Udalak bere gain hartzen duen kostuaren %90ari dagokiona.

b) Behin-behineko zenbatekoa finkatzea, onuradunen artean banatzekoa: 15.871,20 euro, hau da, Caparrosoko Udalak beregain hartzen duen obra kostuaren %10,47ari dagokiona.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu eginen da behin aipatutako obrak bukatuta, obren benetako kostua jakinik, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluari: "Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko".

d) Banaketa-modulu gisa, higiezinen fatxadako metro linealak aplikatzea: 85 euro metro lineal bakoitzeko.

e) Oinarri hauetan berariaz aurreikusi gabeko aferetan Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantza aplikatuko da.

2.2. Virgen del Soto, San Marcos, Virrey López del Portillo (partziala) kaleen zati batean eta Santa Fe plazan euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obren kontribuzio berezia antolatzeko espedientearen oinarriak eta kuotak:

a) Obren kostua, guztira, 687.690,07 euro da. Nafarroako Gobernuaren 476.947,70 euroko dirulaguntza jasoko dela aurreikusten denez, udal honek bere gain hartzen duen kostua 210.732,37 eurokoa izanen da. Hortaz, kontribuzio berezien bidez finantzatu beharreko gehieneko kostua 189.668,14 eurokoa da, Udalak bere gain hartzen duen kostuaren %90ari dagokiona.

b) Behin-behineko zenbatekoa finkatzea, onuradunen artean banatzekoa: 51.602,65 euro, hau da, Caparrosoko Udalak beregain hartzen duen obra kostuaren %24,49ari dagokiona.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu eginen da behin aipatutako obrak bukatuta, obren benetako kostua jakinik, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluari: "Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko".

d) Banaketa-modulu gisa, higiezinen fatxadako metro linealak aplikatzea: 85 euro metro lineal bakoitzeko.

e) Oinarri hauetan berariaz aurreikusi gabeko aferetan Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantza aplikatuko da.

Hirugarrena.–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, kale bakoitzeko zergadunen behin betiko zerrenda onestea, bai eta banakako kuotak ere, jasanarazi beharreko obraren kostuari modulu aplikagarria ezartzearen ondorioz ateratakoak, I. eranskinean ezartzen den bezala. Ordainketa seihilekoko hamar kuota berdinetan eginen da, kontribuzioen erroldarekin batera.

Laugarrena.–Erabaki hau alegazio-egileei jakinaraztea.

Bosgarrena.–Onetsitako kontribuzioaren ondoriozko banakako kuotak eta erabaki hau banan-banan jakinaraztea onuradunei.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da horren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2411421