165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

44E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arantzako udal planeamenduaren aldaketa bat. Aldaketak 5. poligonoko 350. lurzatia ukitzen du, eta sustatzaileak Silvia Tellechea Iraola eta Iñaki Etxeberria Aranaz dira.

Arantzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Aldaketaren espedienteak xede du exekuzio-unitate bat sortzea (UE-5) Arantzako 5. poligonoko 350. lurzatiaren zati batean, zeinak muga baitu hiri-lurzorua, gehienez bi etxebizitzako bizitegi-eraikuntza bat antolatzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 1176E/2022 Ebazpenaren bidez, aldaketa honi buruzko aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin da, eta bertan adierazi da ez duela eragin nabarmenik ingurumenaren gainean.

Ebazpen hori 2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea udal planeamenduaren aldaketa, zeinak Arantzako 5. poligonoko 350. lurzatia ukitzen baitu. Silvia Tellechea Iraola eta Iñaki Etxeberria Aranaz dira sustatzaileak.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileei jakinaraztea, bai eta Ingurumen Eraginaren Atalari eta Babes Zibilerako Zerbitzuari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Arantzako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2410918