165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aragoi Ibaia kaleko 825,10 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea, soberako lurzati deklaratzeko. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, aho batez, hasiera batez onestea 825,10 metro karratuko herri-lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta soberako lurzati deklaratzea (Aragoi ibaia kalean kokatua dago eta udal titulartasunekoa da). Hortaz, zuzenean besterenduko zaio Piensos de Caparroso Slri, ondoko 9. poligonoko 1030. lurzatiaren jabea baita.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.

Caparroson, 2024ko uztailaren 24an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2411378