2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Ordenantza fiskaletako 2024ko tarifak
Berbintzanako Udalak, 2023ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berbintzanako Udalaren ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz –hain zuzen ere, 325.1.b) artikuluan xedatuari– erabaki hori 2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, baita Berbintzanako Udalaren ediktuen taulan ere.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betez, aipatu ordenantzen aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Berbintzanan, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Ángel Asenjo Díez.
AGIRIEN TRAMITAZIOAREN GAINEKO ORDENANTZA
Eskaeraren tramitazioa: 50 euro.
Espedientea artxibatzea: 50 euro.
1975 baino lehenagoko agirien kopiak: 50 euro / bilaketa lanorduko.
Plan partzialen onespenak eta aldaketak: zerbitzuaren kostuaren %100.
Hirigintza antolamenduko planak: zerbitzuaren kostuaren %100.
Urbanizazio proiektuak: zerbitzuaren kostuaren %100.
Irekitzeko lizentziak: 200 m²-tik gorako lokala: 50 euro.
Irekitzeko lizentziak: 200,01 m²-tik beherako lokala: 65 euro.
Arma-txartela: ematea: 15 euro.
Arma-txartela: berritzea: 15 euro.
Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabiltzeagatik: 260 euro bizitegitarako unitate bakoitzeko.
UDAL KIROLDEGIAREN ORDENANTZA
–Padel pista alokatzea.
Padel pista alokatzea, argirik gabe: 8 euro.
Padel pista alokatzea, argiarekin: 10 euro.
UDAL HILERRIAREN ORDENANTZA
a) Ehorzketak:
–10 urte bitarteko aldia: 350 euro.
–Ehorzketa lehendik dagoen hilobian: 350 euro.
b) Hilobitik ateratze aurreratuak:
Partikularrak kenduko du hilarria: 350 euro.
HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
a) Lehentasunezko nekazaritzako aprobetxamendua:
–Lehorreko lurrak: 6 euro erreguko eta urteko.
–Herri-lurretako baratzeak: 70 euro urtean.
b) Herritarrendako nekazaritzako aprobetxamendua:
–Lehorreko lurrak: 9,25 euro erreguko eta urteko.
–Herri-lurretako baratzeak: 80 euro urtean.
c) La Corralizako larreak:
Larreen azalera: 1.025,28 ha, kuota: 1.400 euro/ha.
d) Epaitzak:
–Udalak urtero erabakitzen duen kuota.
g) IV-1 sektoreko ureztalurrak: 12,50 euro erreguko eta urteko.
h) XXIII. sektoreko ureztalurrak - Behin-behinekoa, ureztatzeko jarri arte:
–22 euro erreguko eta urteko, lugorri utzitakoarentzat.
–34,50 euro + ur kontsumoaren gastuak erreguko eta urteko ureztatutakoarentzat.
XXIII. sektoreko ureztalurrak-instalatuta:
–A motako lurrak: 425 euro/ha + gastuak.
–B motako lurrak: 400 euro/ha.
–C motako lurrak: 350 euro/ha.
–D motako lurrak: 275 euro/ha.
–Denek ordainduko dituzte gastuak (finkoa eta ura).
i) XXII-Arga -1 sektoreko ureztalurrak:
–22 euro erreguko eta urteko, lugorri utzitakoarentzat.
–34,50 euro + ur kontsumoaren gastuak erreguko eta urteko ureztatutakoarentzat.
j) Erlezaintzakoak: 3 euro/erlauntza.
Iragarkiaren kodea: L2411295