165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruak, 2024ko abuztuaren 1ean, ondoko ebazpena eman zuen:

Kontuan hartuz herritik kanpo izanen naizela 2024ko abuztuaren 16tik 28ra bitartean (biak barne), eta jarraikiz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluari,

EBAZTEN DUT:

Kudeaketa batzorde honetako kide den Iñigo Sáenz Ruiz de Larrinagaren esku uztea neure karguaren eginkizunak, 2024ko abuztuaren 16tik 28ra bitartean (biak barne).

Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2024ko abuztuaren 1ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2411732