2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIBE
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Aribeko Udalak, 2023ko urriaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Aribe udalerriko lur-ondasunen balorazio txostena.
Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://aribe.tecsoluciones.es helbidean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Ariben, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Ubau Balda.
Iragarkiaren kodea: L2411397