164. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

Egoitza elektronikoa sortzea

M.ª Rosario Domingos Garcíak, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko lehendakariak, 40/2024 Ebazpena eman du gaur.

2023ko urriaren 24ko ohiko bilkuran, Batzorde Betearazleak onetsi zuen administrazio elektronikoa ezartzea Partzuergoan, eta ANIMSA sozietate publikoan sartzea, hura ezartzeko eta garatzeko prestazioak egin zitezen.

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://navarramedia.sedipualba.es.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko alor guztiei jakinaraztea, eta haren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

6. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko Batzorde Betearazleari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Erriberrin, 2024ko uztailaren 24an.–Lehendakaria, M.ª Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2411422