2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko maiatzaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, legean xedatu bezala, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hala, behin betiko onetsirik gelditu da, eta horren berri ematen zaio batzarrari.
Agintzen da onetsitako aurrekontua argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik, indarra izan dezan. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 962.781,52 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 95.479,55 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.090,661,07 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 33.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.057.161,07 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.090.661,07 euro.
Azkoienen, 2024ko uztailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2411333