2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan
Deierriko Udalak, 2024ko uztailaren 18an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Osorik betetzea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak 2024ko maiatzaren 20an emandako 300/2023 Ebazpena, eta ondorioz, baliogabetzea 2024ko plantilla organikoa, lanpostuko osagarriaren igoerari dagokionez, honako lanpostu hauetan: administrari-ofiziala eta administrari laguntzailea.
2. Erabaki hau eta erabaki honekin batera doazen lanpostu-zerrenda eta izenen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan.
3. Erabaki honen berri ematea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari.
Argitara ematen den erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aritzalan, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.
2024ko PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Egoera: hutsik.
Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %20. Mailako osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Gradua: 4.
Animatzaile soziokulturala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12. Mailako osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Egoera: hutsik.
Lan-kontratudun finkoak.
1.–Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Mailako osagarria: %12.
2.–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren 3/4 Lanpostuko osagarria: %35. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Mailako osagarria: %12.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak.
Ana Irurzun Gorena. Administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1996ko uztailaren 1a.
Administrazio-kontratudunak.
Mikel Eric Iriarte Rota. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 2023ko otsailaren 16a. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak.
Fernando Berrueta Arrieta. Lanpostua: administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 2003ko otsailaren 17a. Egoera: jardunean.
Roberto Lezaun Zubiria. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2002ko uztailaren 1a. Egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2411246