164. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzeak, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren uztailaren 19ko 2387/2024 Ebazpenen bitartez, alkateari dagozkion eginkizunak jarraian ageri diren zinegotzien esku utzi dira aurtengo abuztuaren 1etik irailaren 1era bitartean:

Abuztuaren 1etik 8ra bitartean, biak barne, Reyes Carmona Blasco laugarren alkateordea.

Abuztuaren 9tik 18ra bitartean, biak barne, Zeus Pérez Pérez lehen alkateordea.

Abuztuaren 18tik 25era bitartean, biak barne, Irune García García bigarren alkateordea.

Abuztuaren 26tik irailaren 1era, biak barne, Anichu Agüera Angulo hirugarren alkateordea.

Argitara ematen da, Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa bete dadin.

Tuteran, 2024ko uztailaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2411225