2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
21/2024 Dekretua, uztailaren 19koa.
Tafallako Udaleko alkatetzari dagozkion eginkizunak Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari eskuordetzea, 2024ko uztailaren 20tik 23ra bitarte, biak barne.
Tafallako Udaleko Alkatetzako titularra kanpoan egonen da, justifikatutako arrazoiengatik, 2024ko uztailaren 20tik 23ra bitarte, biak barne. Hori dela eta, ordezkapena egin behar da udal zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen du "alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak dioena: "alkateordeei dagozkie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean (...)".
Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateorde izendatu zen ekainaren 23ko 6/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean.
Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Alkatetzaren funtzioak eskuordetzea Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari, 2024ko uztailaren 20tik 23ra bitarte, biak barne, egun horietan karguaren eginkizunak gauzatu ditzan.
Bigarrena.–Eskuordetzea indarrean egonen da soil-soilik adierazitako egunetan; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.
Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren ediktuen taulan argitaratzea.
Laugarrena.–Dekretu hau indarrean jarriko da sinatu eta hurrengo egunean.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Tafallan, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2411263