Iragarkia
164. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2024ko apirilaren 11ko osoko bilkuran onetsitako 2024ko plantilla organikoa jendaurrean jartzeko epea amaitu ostean (2024ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an), eta hainbat alegazio jaso ostean, Iruñeko Udalak erabaki hau hartu zuen 2024ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, eta behin betiko onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.
CCOO sindikatuak aurkeztutako alegazioak.
1. Ezestea administrari-ofizialaren lanpostu batean C1 mailako euskara eskakizuna (aurrerantzean, E-C1) gehitzeko alegazioa, eskatzen duten erabiltzaileei zerbitzua euskaraz emateko. Alegazioa ez da onartu, erabaki bat hartu aurretik lanpostuen eta zerbitzuak emateko hizkuntza ereduen azterketa bat egin behar delako. Horregatik, gai hori atzeratu eginen da, etorkizuneko plantilla organikoetan aztertzeko, antolaketa eta egokitasun arrazoiak direla eta.
2. Ezestea E-C1 hizkuntza eskakizuna duen psikologo lanpostu berri bat sortzeko alegazioa, aurrekontua ez delako nahikoa, eta ezin direlako efektibo garbiak gehitu; izan ere, gai hori zehatz-mehatz eta Nafarroako Gobernuarekin batera aztertu behar da, dauden zerbitzu arrunten (CREENA, etab.) eskaria eta jarduera kontuan hartuta.
3. Ezestea erizainaren 103. lanpostua 2024ko plantilla organikoan agertzea eskatzen duen alegazioa, berriro sartu aurretik, lanpostuen, horien lan araubidearen eta zerbitzua emateko hizkuntza ereduaren azterketa egin behar delako. Gai hori atzeratu eginen da, etorkizuneko plantilla organikoetan aztertzeko, antolaketa eta egokitasun arrazoiak direla eta.
4. Ezestea gizarte langile lanpostu bat sortzeko alegazioa, zeinaren arabera eskoletan familien eta auzo unitateen arteko bitartekotzako figura profesional bat behar baita, kasuak ugaritu direlako eta herritarrei haurren zaurgarritasuna goiz detektatzeko zerbitzu on bat emateko.
Alegazioa ez da onartu, aurrekontua ez delako nahikoa, eta ezin direlako efektibo garbiak gehitu; izan ere, gai hori zehatz-mehatz eta Nafarroako Gobernuarekin batera aztertu behar da, dauden zerbitzu arrunten eskaria eta jarduera kontuan hartuta.
5. Ezestea lan-araubideko administrari-ofizialaren 123. lanpostua funtzionarioen araubidekoa bihurtzeko alegazioa. Haren arabera, egiturazko lanpostua da, eta funtzionarioen araubideko lanpostu bererako gainerako plazen funtzio berberak ditu.
Alegazioa ez da onartu, gutxienez 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesua amaitu eta ondoren lan kargen azterketa egin arte.
6. Ezestea Hello Buztintxuri Haur Eskolan 1401., 1402., 1403., 1404., 1406., 1408. eta 1206. lanpostuak betetzen dituzten pertsonak erregularizatzeari buruzko alegazioa, lanpostu horietan eskatzen den hizkuntza eskakizunaren baldintza betetzen ez dutelako. Eskolak plazen %50 gaztelaniaz eskaintzen ditu eta beste %50, berriz, euskaraz (ingelesezko jarduerekin bi ereduetan). Hortaz, plantilla organikoan agertu beharko lirateke hizkuntza eskakizun horiek eta hezitzaileen %50entzat nahitaezkoak izan beharko lukete euskarazko C1 mailak eta ingelesezko B1 mailak. Gainerako %50arentzat, berriz, ingelesezko B1 mailak soilik izan beharko luke nahitaezkoa.
Alegazio hori ez da onartu, batetik, arrazoi operatiboengatik (zaila da bi hizkuntzak dakizkiten hezitzaileak eskaintzea), eta, bestetik, legezko arrazoiengatik (kontratazio-zerrendak kudeatzeko araudiak ez du bide ematen mota horretako planteamenduak egiteko).
7. Ezestea Hello Egunsenti Haur Eskolari buruzko alegazioa, gaur egun Hello Buztintxuri Haur Eskolan dauden 1202. eta 1212. lanpostuak Hello Egunsenti EHri esleitzeko berriro.
Gai hori agertu izan da beste urte batzuetako alegazioetan, eta Nafarroako Administrazio Auzitegira ere jo da (aurrerantzean, NAA). Auzitegi horrek 2785 zenbakiko ebazpenean adierazi du haur eskolak (aurrerantzean, EH) ordenamendu juridikoarekin bat etorri direla plantilla organikoaren onespenari dagokionez, eta ezin zaiola eskatu plantillan antolaketa edo plangintza arloko beste neurri batzuk txertatzea; beraz, alegazio hori ezetsi egin da.
8. Ezestea Lezkairuko Haur Eskolari buruzko alegazioa. Eskolak plazen %50 gaztelaniaz eskaintzen ditu eta beste %50, berriz, euskaraz (ingelesezko jarduerekin bi ereduetan). Hortaz, alegazioaren arabera, plantilla organikoan agertu beharko lirateke hizkuntza eskakizun horiek eta hezitzaileen %50entzat nahitaezkoak izan beharko lukete euskarazko C1 mailak eta ingelesezko B1 mailak. Gainerako %50arentzat, berriz, ingelesezko B1 mailak soilik izan beharko luke nahitaezkoa.
Alegazioa ez da onartu, ez baita plantilla organikoaren inguruko gaia, baizik eta dauden baliabideen antolaketaren ingurukoa, Iruñeko HEen sareko lanpostuen eskaintza, hizkuntza ereduak eta programak nolakoak diren erabakitzearekin bat datozenak.
9. Ezestea Mendebaldea Haur Eskolari buruzko alegazioa. Alegazio horretan, sukaldariaren 712. lanpostua lan araubidekoa izatetik funtzionarioen araubidekora izatera aldatzeko eskatzen da.
Alegazioa ez da onartu, gutxienez 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesua amaitu arte, eta atzeratu eginen da, etorkizuneko plantilla organikoetan aztertzeko, hainbat eskolatako lanpostuen araubide desberdinak analizatuz.
LAB sindikatuak aurkeztutako alegazioak.
10. Ezestea erizainaren 103. lanpostuari buruzko alegazioa. Bertan, berriz ere plantilla organikoan ager dadin eskatzen da, E-C1 euskara eskakizunarekin.
Alegazio hori ez da onartu, hirugarren alegazioan azaldutako arrazoi berberengatik.
11. Ezestea erizain, nutrizionista eta psikologo lanpostuak euskarazko hizkuntza eskakizuna izatea eskatzen duen alegazioa. Ezetsi egin da, erabaki hori hartu aurretik, lanpostuen, horien lan araubidearen eta zerbitzua emateko hizkuntza ereduaren azterketa egin behar delako, NAAk 2023ko azaroaren 6ko 2785 zenbakiko ebazpenean jaso duen legez. Beraz, gai hori atzeratu eginen da, etorkizuneko plantilla organikoetan aztertzeko, antolaketa eta egokitasun arrazoiak direla eta.
12. Ezestea plantilla organikoan bete gabe agertzen diren lanpostuak aprobetxatzea eskatzen duen alegazioa, hala nola administrari-ofizialaren 118. lanpostua, E-C1 hizkuntza eskakizuna duen psikologo lanpostu bihurtzeko.
Ezetsi egin da, ez dagoelako bete gabeko administrari-ofizial lanposturik. Zerbitzua euskaraz emateko beharrak beteta daude gaur egun zerbitzu zentralen bulegoetan, eta, orduan, egonkortze prozesuak amaitu ondoren, berriro aztertzen ahal da gai hori. Psikologo lanpostuari dagokionez, alegazioa ez da onartu, 2. alegazioan planteatutako arrazoi berberengatik.
13. Ezestea plantillan bete gabe dauden lanpostuak aprobetxatzea eskatzen duen alegazioa, hala nola administrari-ofizialaren 110. lanpostua, E-C1 hizkuntza eskakizuna duen lantegigile lanpostu bihurtzeko.
Alegazioa ez da onartu, ez dagoelako bete gabeko administrari-ofizial lanposturik. Bulegoetan bolumen handiko lana egiten da, eta gaur egun ez dago langile bakar bat ere alde batera utzi eta gainerako langileei gehiegizko lana emateko arrazoirik. Lanpostu huts guztiak beteta daude. Bestalde, ez dago aurrekontu marjinarik kokapen maila –eta, ondorioz, gastua– handitzea dakarten aldaketak egiteko lanpostuetan.
14. Ezestea euskarazko hizkuntza eskakizuna duten pertsonek betetako 1006. eta 1114. lanpostuei buruzko alegazioa. Bulegoetan birkokatu ziren arte, euskarazko hezitzaile lanpostua zuten.
Alegazioa ez da onartu, birkokatutako hezitzaileak, hain zuzen ere, eskoletan egon ezin direlako birkotatu dira eta. Bulegoetako lana eta hizkuntza eskaintza baldintzatu behar ez duten salbuespenezko egoerak dira. Bestalde, NAAk 2785 zenbakiko ebazpenean dioenez, kasu horretan funtzionarioek osasun arrazoiengatik birkokatzeko duten eskubidea gailentzen da, eta, beraz, lanpostuen baldintzak eta lanpostuen zerrenda ezin dira aldatu une honetan plantilla organikoan, birkokatu ziren unean ez zeuden baldintza berriak sartuz.
15. Ezestea bulegoetan birkokatutako hezitzaileek betetzen dituzten 1006., 1114. eta 1115. lanpostuei buruzko alegazioa. Bulegoetan birkokatutako hezitzaileen lanpostuak "hezitzaileen" gainerako lanpostuetatik bereizteko eskatu zen, beste funtzio administratiboagoak egiten ari baitira bulegoetan. Era berean, langile horietako batzuek E-C1 hizkuntza eskakizuna izatea eskatu zen, erakunde autonomora jo dezaketen langileen zein erabiltzaileen deiei eta edozein kontsultari erantzuteko.
Alegazioa ez da onartu, 14. alegazioan azaldutako arrazoi beragatik. Are gehiago, hezitzaile gisa hartuko dute erretiroa, eta ez ofizial-administrari gisa.
16. Ezestea honako hau eskatzen duen alegazioa: ez kentzea bulegoetako hezitzaileen lanpostuetatik "inklusio" eta "prestatzaile" hitzak.
Alegazioa ez da onartu, uste delako efizienteagoa dela lanpostuen izenak homogeneizatzea, eta, gainera, koherentziaz egitea. Orobat, kontuan hartu behar da izen horiek ez datozela bat espezializazioko titulazio akademikoen profilekin.
17. Alegazioa ezestea. Bertan, II. eranskineko 1. apartatuan agertzen diren hezitzaile plazak eskola guztietarako direnez, hau da, euskarazkoetarako eta gaztelaniazkoetarako, plaza horietako batzuek E-C1 euskara eskakizuna izatea eskatu da, eta ingeleseko B1 maila kontuan hartzea.
Alegazioa ez da onartu arrazoi operatiboengatik. Egiten diren kontratazioak zerbitzuaren premietara eta unean-unean behar diren eskakizun zehatzetara egokitzen dira, eta, zehazki, plantilla organikoak gaur egungo antolamenduari erantzuten dio ezarritako zerbitzuaren eskaintzarako. Ez da ahaztu behar plaza horiek errefortzu eta laguntza kontratazioak estaltzeko direla, eta ikasturte bakoitzeko premien araberakoak. Hezkuntza eskaintzan oinarrituta, eta HEetan dagoen plaza eskariaren arabera zehazten da kontratazioen kopuru zehatza.
18 Ezestea 123. lanpostua, zeina lehen lanaldi partzialeko lan araubidekoa baitzen (aurrerantzean, LPL), funtzionarioen araubidera eta ez lan araubidera aldatzea proposatzen duen alegazioa, Iruñeko Udalaren dinamika homogeneizatzeko eta jarraitzeko.
Alegazioa ez da onartu; izan ere, 2023ko plantilla organikoan lan araubidera aldatu zen. Gaur egun, 2022ko abenduaren 19an argitaratutako 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuak amaitzen ari dira. Lanpostu horiek ez ditu zuzenean oposizio-lehiaketara eskaintzen erakunde autonomoak; Iruñeko Udalak zuzenean eskaintzen dituen plazak dira. Funtzionarioen araubidekoa izatera pasa daiteke etorkizunean egitekoak diren oposizio-lehiaketetan.
19. Ezestea Printzearen Harresi Haur Eskolari buruzko alegazioa. Bertan, 2024-2025 ikasturtean euskarazko sei unitate izatea eskatu da, 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan sortutako desberdinkeria berdintzeko. Eskolaren %50 euskaraz da, %50 gaztelaniaz ingelesarekin, eta azken eredu hori izan da nagusi.
Alegazioa ez da onartu. Izan ere, gai hori agertu izan da beste urte batzuetako alegazioetan, eta NAAra ere jo da. Auzitegi horrek 2785 zenbakiko ebazpenean adierazi du EHak ordenamendu juridikoarekin bat etorri direla plantilla organikoaren onespenari dagokionez, eta ezin zaiola eskatu plantillan antolaketa edo plangintza arloko beste neurri batzuk txertatzea.
20. Ezestea beste plantilla batzuetan jasota zeuden puntuak III. eranskinean gehitzeko eskatzen duen alegazioa.
–Printzearen Harresi, Goiz Eder eta Buztintxuri (%50 bi hizkuntzetan).
–Printzearen Harresin, ikasturte honetan 6 gaztelaniaz; hurrengo ikasturtean, alderantziz.
–6. puntua gehitzea (Buztintxuriri buruzkoa).
–8. puntua gehitzea (zuzendaritzako lanpostuak egokitzea hizkuntza eskakizunera).
–Laguntzaileak bi hizkuntza eredu dituzten eskoletarako (euskarazko C1 maila eta ingelesezko B1 maila).
Alegazioa ez da onartu. Izan ere, gai hori agertu izan da beste urte batzuetako alegazioetan, eta NAAra ere jo da. Auzitegi horrek 2785 zenbakiko ebazpenean adierazi du EHak ordenamendu juridikoarekin bat etorri direla plantilla organikoaren onespenari dagokionez, eta ezin zaiola eskatu plantillan antolaketa edo plangintza arloko beste neurri batzuk txertatzea; beraz, alegazio hori ezetsi egin da.
21. Ezestea Buztintxuriko LPL laguntzaileak (1212. plaza) euskarazko C1 mailako eta ingelesezko B1 mailako hizkuntza eskakizuna izan beharra, plazaren ezaugarri berezien arabera. Berrantolaketa bat egiteko eskatu da, Egunsenti Haur Eskolan falta den LPL 1212. plazarekin estaltzeko eta Buztintxuri Haur Eskolan euskarazko C1 maila duen LPL bat jartzeko.
Alegazioa ez da onartu, 1212. plaza ingelesezko B1 mailako gisa kokatzeak ez ditu inola ere kaltetzen HEko haurrak; hala bada, NAAk berak ere ezetsi egiten du aurreko urteetan aurkeztutako alegazio hori, 2785 zenbakiko ebazpenean. Antolaketa edo plangintza arloko gaia da, eta ez plantilla organikokoa; beraz, alegazio hori ezetsi egin da.
22. Ezestea plantilla organikoan soberan dauden plazen birmoldaketa, hala nola: 110. administrari-ofizial plaza lantegigile plaza izatera, 118. administrari-ofizial plaza euskarazko hizkuntza eskakizuna duen psikologo plaza izatera, 111, 112, 115, 116, 1012 plazak; gehi eskolaren batean soberan dauden hezitzaileen plazak: 2 Haurtzaron, 1 Mendillorrin, 2 Buztintxurin, 3 Lezkairun; gehi bete gabe dauden 1017. eta 1113. laguntzaile plazak eskoletan zehar banatzea, plantillaren egiturazko parte izan daitezen, laguntza hezitzaile gisa. Guztira, 16 lanpostu daude libre plantillan (gehi 110. eta 118. plazak).
Ez da onartu alegazioarekin lortu nahi zena; izan ere, gaur egun ez dago aurrekontu marjinarik kokapen maila –eta, ondorioz, gastua– handitzea dakarten aldaketak egiteko lanpostuetan. Are gehiago, antolaketa edo plangintza arloko gaiak dira, eta, beraz, alegazio hori ezetsi egin da, ez baitator bat administrazio plazak beste plaza mota batzuetara birmoldatzearekin.
23. Ezestea soberan dauden ingelesezko B1 ereduko plazetako bat Egunsenti Haur Eskolako plantillara pasatzea eskatzen duen alegazioa.
Alegazioa ez da onartu, gutxienez 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesua amaitu arte, eta atzeratu eginen da, etorkizuneko plantilletan edo eskoletako plazen birkokatze berrietan edo desberdinetan aztertzeko. Are gehiago, antolaketa edo plangintza arloko gaiak direnez, alegazio hori ezetsi egin da.
24. Ezestea 712. lanpostuari buruzko alegazioa, lan araubidetik funtzionario araubidera igaro dadin (lanpostua egonkortasun prozesuan esleitu zen, merezimenduen lehiaketan).
Ez da onartu lortu nahi zena, 23. alegazioan azaldutako arrazoi berberengatik.
AFAPNA sindikatuak aurkeztutako alegazioak.
25. Ezestea zuzendari tekniko pedagogikoaren lanpostua funtzionario araubidekoa –eta ez izendapen askekoa/behin-behinekoa– izatea eskatzen duen alegazioa. Lanpostu horretan beharrezkoa da 0-3 zikloko eta HEetako hezkuntza esparruko ezagutza espezifikoak izatea. Lanpostuaren egonkortasuna dela-eta barne funtzionamendua ezagutu behar da. Horri esker, epe ertain-luzeko proiektuetan lan egiten ahal da, eta, hala, ildo pedagogikoari jarraipena ematen zaio, eta lau urtean behin egon daitezkeen arrakalak saihesten dira. Gainera, lanpostu horrek euskararen C1 hizkuntza eskakizunaren baldintza bete beharko luke, behar den eskoletan arreta hobea emateko.
Bestalde, 2020an hartu zen antolaketa erabakia da; gainera, udalbatzaren osoko bilkuran hartu zen, 2020ko plantilla organikoa onetsi zenean.
26. Ezestea 118. plaza (administrari-ofiziala) psikologo plaza bihurtzea eskatzen duen alegazioa. Alegazioa ez da onartu, 2. alegazioan azaldutako arrazoiengatik.
27. Ezestea gizarte langilearen beste plaza bat sortzeko eskatzen duen alegazioa, hainbat arrazoirengatik. Alegazioa ez da onartu, 4. alegazioan azaldutako arrazoi berberengatik.
28. Ezestea zerbitzu orokorretako hezitzaileen plazetako batek euskarazko C1 eta ingelesezko B1 mailako eskakizuna izatea eskatzen duen alegazioa.
Alegazioa ez da onartu, eskolen antolaketa orokorrarekin eta zerbitzua eskaintzeko malgutasunarekin zerikusia duen erabakia delako. Beraz, lanpostu nominal horiek ezin dira aldatu hizkuntza eskakizunei dagokienez.
29. Ezestea hezitzaile prestatzailea plantilla organikoan horrela agertzen jarraitzeko eta birkokatu diren hezitzaileak (1006., 1114., 1115. plazak) izen desberdinekin agertzeko eskatzen duen alegazioa, lan administratiboagoa egiten ari direlako.
Alegazioa ez da onartu, efizienteagoa delako lanpostuen izenak homogeneizatzea, eta, gainera, koherentziaz egitea. Orobat, kontuan hartu behar da izen horiek ez datozela bat espezializazioko titulazio akademikoen profilekin. Eta, gainera, plaza horren benetako mantentzea aurrekontu zuzkiduretara mugatuta dago.
30. Ezestea 1119. lanpostua lan araubideko gisa –eta ez funtzionario araubideko gisa, plantillan jasota dagoen bezala– agertzea eskatzen duen alegazioa.
Alegazioa ez da onartu, mugagabe eta ez-finkoaren izaeraren aldeko epaia lortu zuen pertsona batek betetzen duelako plaza hori. Langile hori mugagabea eta ez-finkoa izateak ez du esan nahi lanpostuak lan araubidekoa izan behar duenik.
31. Ezestea 504. eta 705. plazak epai bidez finkotasuna lortu duten bi pertsonarenak direla eta, beraz, lan araubidean –eta ez funtzionario araubidean, plantillaren argitalpenean jaso den bezala– agertu behar dutela dioen alegazioa.
Alegazioa ez da onartu; izan ere, aipatzen diren bi pertsonek, gainerakoen aldean, baldintza desberdinetan lortu zuten finkotasuna. 2023ko ekainean eskutitza bidali zitzaien, eta bertan jakinarazten zitzaien, kontrakorik adierazi ezean, haien araubidea funtzionario araubide bihurtuko zela. Ados ez daudela jakinarazi ez zutenez, aldaketa egin zen, eta, orduan, funtzionarioak dira ondorio guztietarako.
32. Ezestea erizain plaza berriro agertzeko eskatzen duen alegazioa. Gainera, lanpostu horren hizkuntza eskakizuna euskarazko C1 mailakoa izan dadin eskatu da, horrela eskola guztien eta horien erabiltzaileen hizkuntza eskakizunak bete ahal izateko. Ezetsi egin da, 10. eta 11. alegazioetan azaldutako arrazoi berberengatik.
33. Ezestea 1202. eta 1212. plazak Egunsenti Haur Eskolara behin betiko atxikitzeko eskatzen duen alegazioa, jatorrian agertzen ziren bezala.
Alegazioa ez da onartu, 7. alegazioan argudiatutako arrazoi berberengatik.
34. Ezestea 1401.,1402.,1403.,1404.,1406.,1408. eta 1206. plazak betetzen dituzten pertsonen egoera erregularizatzeko eskatzen duen alegazioa. Pertsona horiek erakunde autonomoko langile lan kontratudun finkoak dira. Baldintza hori ezarri ondoren, lanpostu horien hizkuntza eskakizuna aldatu egin zen, atxikita dauden eskolaren hizkuntza eredua aldatu egin zelako: hasieran, gaztelania ingelesarekin, eta, ondoren, euskara ingelesarekin eta gaztelania ingelesarekin.
Alegazioa ez da onartu, 6. alegazioan argudiatutako arrazoi berberengatik.
35. Ezestea III. eranskinean honako puntu hau gehitzeko eskatzen duen alegazioa: Printzearen Harresi Haur Eskolan eta Lezkairu Haur Eskolan, Hello Buztintxuri Haur Eskolan egiten den bezala, gaztelania-ingelesezko eta euskara-ingelesezko hezkuntza eskaintza %50ean ziurtatzea.
Alegazio hori ez da onartu, ez baita plantilla organikoaren gaia.
36. Ezestea Hello Buztintxuri Haur Eskolan ingelesezko B1 mailako hizkuntza eskakizuna duten hezitzaile plazen eskaintza aldatzea eskatzen duen alegazioa; izan ere, lanaldi osoko 3 plaza baino ez dira agertzen, eta 4 izan beharko lirateke, gaztelania-ingelesezko bi geletan, gaztelania-ingelesaren eta euskara-ingelesaren eskaria %50ean bete ahal izateko.
Alegazio hori ez da onartu, batetik, arrazoi operatiboengatik (zaila da bi hizkuntzak dakizkiten hezitzaileak eskaintzea), eta, bestetik, legezko arrazoiengatik (kontratazio-zerrendak kudeatzeko araudiak ez du bide ematen mota horretako planteamenduak egiteko). Hortaz, alegazio hori ezetsi egin da.
37. Ezestea lantegigile plaza (120) B mailakoa izatea eskatzen duen alegazioa, lantegien koordinatzailearen zeregin berak egiten dituelako.
Alegazio hori ez da onartu, lanpostuaren edukia, funtsean, ez delako berdina, salbu eta egoera zehatzengatik funtzio berak edo antzekoak bete behar direnean.
38. Ezestea administrari-ofizial lanpostuetako batean euskarazko C1 mailako hizkuntza eskakizuna ezarteko alegazioa, hala eskatzen duten erabiltzaileei zerbitzua euskaraz emateko.
Alegazioa ez da onartu, erabaki bat hartu aurretik lanpostuen eta zerbitzuak emateko ereduen azterketa bat egin behar delako. Horregatik, gai hori atzeratu eginen da, etorkizuneko plantilla organikoetan aztertzeko, antolaketa eta egokitasun arrazoiak direla eta.
Aurkeztutako beste alegazio batzuk.
39. Ezestea Raquel Pérez Garcíak aurkeztutako alegazioa. Bertan, HE erakunde autonomoko giza baliabideetako teknikariaren lanpostua A mailan kokatzea eskatu du, bai eta Iruñeko Udaleko giza baliabideetako teknikariarena ere, ordainsari eta baldintza berberekin. Alegazio hori ez da onartu, Iruñeko Udala eta erakunde autonomoa bi toki erakunde desberdin direlako. Alde batetik, udala, biztanle askoko udalerria, eta, bestetik, erakunde autonomoa, udalak berak sortua, hezkuntza zerbitzu bat kudeatzeko erakunde lotetsi edo mendeko gisa, HEen bidez.
Lanpostu bakoitzaren funtzioak zehazteko eskumena, bai eta toki erakundearen plantilla organikoan eta egituran kokatzeko eskumena ere, hori gauzatzeko eskumena duten organoei dagokie, autoantolaketarako duen ahalaren arabera.
B mailako funtzionarioek unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo Lanbide Heziketako hirugarren mailako tituluen jabe izan behar dute, eta A mailako funtzioetan laguntza eta sostengu lanetan arituko dira, bai eta euren titulazioari dagozkion lan profesionaletan ere. Erakundeko giza baliabideetako teknikariaren lanpostuari dagokionez, lanpostu hori sortzean, unibertsitateko diplomadunaren edo Lanbide Heziketako hirugarren mailako lanbide titulazioa aukeratu zen, egiten diren jardueren arabera. Nolanahi ere, etorkizunean aldaketak egiten ahal dira, garatutako funtzioen arabera.
Horrela sortu zen plaza hori, orain oinordetzan jasoa, eta erakunde autonomoaren 2024ko aurrekontuetan jasota dago. Era berean, aurrekontu arrazoi hori dela eta, ez da bidezkoa A mailara aldatzea.
40. Ezestea Raquel Pérez Garcíak aurkeztutako alegazioa. Bertan, nominetako administrari-ofiziala B mailan sartzeko eskatu du. Alegazioa ez da onartu; izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, B mailako funtzionarioek unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo Lanbide Heziketako hirugarren mailako tituluak izan behar dituzte, eta A mailako funtzioetan laguntza eta sostengu lanetan arituko dira, bai eta euren titulazioari dagozkion lan profesionaletan ere. C mailako funtzionarioek egikaritze lanak eginen dituzte, eta batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailako titulua edo baliokidea eduki beharko dute. Arau horretan, konkretuki, 40. artikuluan, lanpostuan ordainsari osagarriak jasotzeko aukera ere biltzen da, eta 44. artikuluaren arabera, erregelamendu bidez esleituko zaie zehaztuko diren lanpostu zehatzei, horien zailtasuna, erantzukizun espezifikoa eta gainerako ezaugarriak kontuan hartuta.
Erakundeko nominetako administrari-ofizialaren lanpostua C mailan kokatzea erabaki da, eta lanpostuaren osagarria % 28,20ra igo da. Igoera hori egokia eta bidezkoa iruditzen zaigu lanpostu horretarako ezarrita dauden funtzioetarako.
41. Ezestea Agurtzane Sarasola Laspiurrek eta Patricia Isabel Iribarren Corerak aurkeztutako alegazioa. Bertan, plantilla organikoan gizarte langilearen bigarren figura ager dadin eskatu dute, lanbide profil horretatik gaur egungo errealitate berriari eta areagotzen doazen esku hartzeko premiei erantzuten jarraitzeko. Alegazioa ez da onartu, aurrekontua ez delako nahikoa, eta ezin direlako efektibo garbiak gehitu; izan ere, gai hori zehatz-mehatz eta Nafarroako Gobernuarekin batera aztertu behar da, dauden zerbitzu arrunten eskaria eta jarduera kontuan izanda.
42. Ezestea Joseba Otanok HEetako langile guztiek (edo, hala badagokio, hezitzaile edo zuzendari guztiek) euskara eskakizuna izan dezaten aurkeztutako alegazioak. HEetako gobernu-batzarraren eskumena da haur eskola bakoitzeko plazen eskaintza eta hizkuntza eredua agintzea. Lanpostuen eskaintza horren antolaketa plantilla organikoaren antolaketari lotuta dago, eskaintza horrekin bat datozen lanpostuak eta hizkuntza-eskakizunak dituena. 2024-2025 ikasturteak hainbat hizkuntza eredu izanen ditu, eta horien eskaintza dagoeneko onetsi da. Hurrengo ikasturteetan aztertu eta aldatu beharko da.
Iruñeko Udalak, 2020ko martxoaren 5eko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Iruñeko Udalean eta bere sektore publiko instituzionalean euskararen erabilera arautzen duen ordenantza. Ordenantza horren arabera, herritarrek Iruñeko Udalera euskaraz zein gaztelaniaz jotzeko eskubidea dute. Itzulpen zerbitzuak erabiliko dira, beharrezkoa denean, idatzizko arreta emateko, eta aurrez aurreko arreta euskaraz emanen da arlo horietan. Orobat, eskabidean jasotako euskararen eskakizunaren ehunekoak ez du arau babesik; izan ere, aplikagarria den ezein arauk ez du ezartzen plantilla organikoan euskararen hizkuntza eskakizuna duten lanpostuen ehunekorik zehaztu behar denik udalerrian dagoen euskaldun kopuruaren arabera, alegazio egileak eskatu bezala.
I. ERANSKINA.–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOAREN 2024KO PLANTILLA ORGANIKOA
KOPURUA | LANPOSTUA | ARAUBIDEA | MAILA | ESKLUSIBOTASUNA | BATERAEZINTASUNA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUA | ARRISKU BEREZIA | EUSKARA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA |
0.1.–ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA | ||||||||||
1 | ZUZENDARI KUDEATZAILEA | BB | A | 55 | 0 | 0 | 44,88 | 0 | ||
1 | ZUZENDARI TEKNIKOA | BB | A | 55 | 0 | 0 | 24,88 | 0 | ||
1 | PSIKOLOGOA | F | A | 0 | 35 | 0 | 6,88 | 0 | ||
1 | KONTU-HARTZAILE DELEGATUA | F | A | 55 | 0 | 0 | 24,88 | 0 | ||
1 | GIZARTE-LANGILEA | F | B | 0 | 35 | 0 | 6,73 | 0 | X | E-C1 |
1 | LANTEGIEN KOORDINATZAILEA | F | B | 0 | 0 | 0 | 21,73 | 0 | X | E-C1 |
1 | LANTEGIGILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 18,52 | 0 | X | E-C1 |
1 | ADMINISTRARI-OFIZIALA, NOMINAK | F | C | 0 | 0 | 12 | 28,20 | 0 | ||
2 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | F | C | 0 | 0 | 12 | 18,52 | 0 | ||
1 | ADMINISTRARI-OFIZIALA, ZERBITZU OROKORRAK | F | C | 0 | 0 | 12 | 18,52 | 0 | ||
1 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | L | C | 0 | 0 | 12 | 18,52 | 0 | ||
1 | ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 27 | 0 | ||
13 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | ||
2 | HEZITZAILEA | L | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | ||
1 | GIZA BALIABIDEAK KUDEATZEKO TEKNIKARIA | F | B | 0 | 35 | 0 | 34,55 | 0 | ||
1 | NUTRIZIONISTA, SUKALD. KOORDINAZIOA | LPL | B | 0 | 0 | 0 | 21,73 | 0 | ||
2 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
0.2.–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIA) | ||||||||||
4 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | ||
39 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | ||
10 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | ||
2 | SUKALDARIA | F | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | ||
2 | SUKALDARIA | L | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | ||
5 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
2 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | L | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
8 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
0.3.–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIA, INGELESEZKO JARDUEREKIN) | ||||||||||
1 | ZUZENDARIA | L | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | I-B1 | |
1 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | I-B1 | |
1 | ZUZENDARIA | LPL | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | I-B1 | |
14 | HEZITZAILEA | L | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | I-B1 | |
14 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | I-B1 | |
2 | SUKALDARIA | L | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | ||
2 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | L | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
6 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
0.4.–HAUR ESKOLAK (EUSKARA) | ||||||||||
1 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 |
9 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
1 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
1 | SUKALDARIA | L | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | ||
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | L | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
3 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
0.5.–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIA, INGELESEZKO ETA EUSKARAZKO JARDUEREKIN) | ||||||||||
1 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
4 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | I-B1 | |
4 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
2 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | I-B1 | |
2 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
3 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
1 | SUKALDARIA | F | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | ||
2 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
0.6.–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIAZKO EREDUA INGELESEZKO ETA EUSKARAZKO JARDUEREKIN ETA EUSKARAZKO EREDUA INGELESEZKO JARDUEREKIN) | ||||||||||
2 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
1 | ZUZENDARIA | L | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
10 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | I-B1 | |
13 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
4 | HEZITZAILEA | L | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | I-B1 | |
6 | HEZITZAILEA | L | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
1 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | I-B1 | |
7 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
3 | SUKALDARIA | F | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | ||
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | L | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
7 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
6 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | ||
2 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | ||
Legenda: BB: behin-behinekoa. F: funtzionarioa. L: lan araubidea. LPL: lanaldi partzialeko lan araubidea. E-C1: euskara - Hizkuntzetarako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 edo EGA. I-B1: ingelesa - Hizkuntzetarako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1. | ||||||||||
II. ERANSKINA.–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOAK 2024AN DITUEN FUNTZIONARIO ETA LAN KONTRATUDUN FINKOEN ZERRENDA
LANPOSTU ZENBAKIA | LANPOSTUA | DEITURAK ETA IZENA | ARAUBIDEA | GRADUA | MAILA | ADMINISTRAZIO EGOERA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA |
01.–ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA | |||||||
101 | ZUZENDARI KUDEATZAILEA | HUTSIK | BB | A | |||
102 | ZUZENDARI TEKNIKOA | HUTSIK | BB | A | |||
105 | GIZARTE-LANGILEA | IRIBARREN CORERA, PATRICIA | F | 3 | B | 1 | E-C1 |
106 | LANTEGIEN KOORDINATZAILEA | HOYUELOS PLANILLO ALFREDO | F | 6 | B | 2 | E-C1 |
108 | ADMINISTRARI-OFIZIALA. NOMINAK | HUTSIK | F | C | |||
109 | ADMINISTRARI-OFIZIALA. ZERBITZU OROKORRAK | HUTSIK | F | C | |||
110 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | HUTSIK | F | C | |||
111 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
112 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
113 | HEZITZAILEA | LUMBIER ERNETA, YOLANDA | L | C | 1 | ||
114 | HEZITZAILEA | ABÁRZUZA ARANGUREN, EVA MIREN | L | C | 1 | ||
115 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
116 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
118 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | HUTSIK | F | C | |||
119 | PSIKOLOGOA | BARRAGÁN LAMANA, MARÍA | F | A | 1 | ||
120 | LANTEGIGILEA | HUTSIK | F | C | E-C1 | ||
121 | KONTU-HARTZAILE DELEGATUA | HUTSIK | F | A | |||
122 | NUTRIZIONISTA, SUKALD. KOORDINATZAILEA | HUTSIK | LPL | B | |||
123 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | HUTSIK | L | C | |||
203 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
204 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1002 | HEZITZAILEA | HERNANDO SOLA, MARYLINE REGINA | F | 3 | C | 1 | |
1003 | HEZITZAILEA | HUARTE ECHEVERRÍA, MARÍA MAGDALENA | F | 3 | C | 1 | |
1006 | HEZITZAILEA | ZAZU ARTUCH, INÉS | F | 4 | C | 5 | |
1012 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1013 | HEZITZAILEA | URDIAIN YOLDI, NEREA | F | 3 | C | 2 | E-C1 |
1114 | HEZITZAILEA | URRESTARAZU MACAYA, MAITE | F | 6 | C | 1 | |
1115 | HEZITZAILEA | MENDIOROZ DE VICENTE, SUSANA | F | 6 | C | 1 | |
1116 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1 | ||
1117 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1 | ||
1118 | GIZA BALIABIDEAK KUDEATZEKO TEKNIKARIA | HUTSIK | F | B | |||
1119 | ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | ITURRI URRUTIA, MARÍA MAR | F | D | 3 | ||
02.–HELLO AZPILAGAÑA UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
1210 | HEZITZAILEA | PÉREZ RUBIO, MIKEL | L | C | 1 | I-B1 | |
1211 | HEZITZAILEA | MONREAL CIPRIÁIN, MARTA | LPL | C | 1 | I-B1 | |
1301 | ZUZENDARIA | ÍÑIGUEZ MARTÍNEZ, EDURNE | L | B | 1 | I-B1 | |
1302 | HEZITZAILEA | ALUSTIZA SETUÁIN, LOURDES | L | C | 1 | I-B1 | |
1303 | HEZITZAILEA | BEPERET ALDAVE, LIERNI | L | C | 1 | I-B1 | |
1304 | HEZITZAILEA | COUSO ARAMBURU, ITZIAR | L | C | 1 | I-B1 | |
1305 | HEZITZAILEA | ERDOZÁIN RUIZ, MAITE | L | C | 1 | I-B1 | |
1306 | HEZITZAILEA | ITURRALDE BORDA, AINARA | L | C | 1 | I-B1 | |
1307 | HEZITZAILEA | MARCO FIGUEROA, ANA MARÍA | L | C | 1 | I-B1 | |
1308 | HEZITZAILEA | PARÍS GOÑI, ANA MARÍA | L | C | 1 | I-B1 | |
1309 | HEZITZAILEA | URKIAGA EZKURRA, NORA | L | C | 1 | I-B1 | |
1310 | HEZITZAILEA | LACALLE LIZARRAGA, MARÍA VICTORIA | LPL | C | 1 | I-B1 | |
1311 | HEZITZAILEA | MORÁN MARTÍNEZ, MARÍA CRISTINA | LPL | C | 1 | I-B1 | |
1312 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | I-B1 | ||
1313 | HEZITZAILEA | VILLANUEVA ABÁRZUZA, EVA | LPL | C | 1 | I-B1 | |
1314 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | TORRES JIMÉNEZ, MAGALI | L | D | 1 | ||
1315 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | GIL LÓPEZ, ARACELI | LPL | D | 1 | ||
1316 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | TITUANA ARMIJOS, MARIETA | LPL | D | 1 | ||
1317 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | I-B1 | ||
1318 | SUKALDARIA | ECHEVERRÍA JIMÉNEZ, ÁNGEL | L | D | 1 | ||
1319 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | LPL | D | |||
1113 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | F | D | |||
1320 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | I-B1 | ||
03.–HELLO BUZTINTXURI UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
1202 | HEZITZAILEA | ALIENDE RODRÍGUEZ, LORENA | L | C | 1 | I-B1 | |
1206 | HEZITZAILEA | GONZÁLEZ ARRICIBITA, PEDRO | L | C | 1 | E-C1+ I-B1 | |
1212 | HEZITZAILEA | PÉREZ LERIA, ESTÍBALIZ | LPL | C | 1 | I-B1 | |
1401 | ZUZENDARIA | ERRO MORENO, IDOIA | L | B | 1 | E-C1+ I-B1 | |
1402 | HEZITZAILEA | AZCÁRATE MURILLO, MARTA | L | C | 1 | E-C1+ I-B1 | |
1403 | HEZITZAILEA | BOLEA TORRALBA, SONIA | L | C | 1 | E-C1+ I-B1 | |
1404 | HEZITZAILEA | CARMONA NAVAS, SANDRA | L | C | 1 | E-C1+ I-B1 | |
1405 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1406 | HEZITZAILEA | IRIGUIBEL GORRÁIZ, IRANZU | L | C | 1 | E-C1+ I-B1 | |
1407 | HEZITZAILEA | SÁNCHEZ SOTO, MARÍA | L | C | 1 | I-B1 | |
1408 | HEZITZAILEA | SANTIAGO JASO, MIRIAN | L | C | 1 | E-C1+ I-B1 | |
1409 | HEZITZAILEA | TERUEL ECHEZARRETA, JAIONE | L | C | 1 | I-B1 | |
1410 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | PARÍS ARCHANCO, NEREA | L | D | 1 | ||
1411 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | CHAMORRO GARCÍA, CARMEN | LPL | D | 1 | ||
1412 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | ECHAIDE ARBIZU, MARÍA ANTONIA | LPL | D | 1 | ||
1413 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
1414 | SUKALDARIA | HUTSIK | F | D | |||
1415 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | ABAURREA AZPÍROZ, VANESA | LPL | D | 1 | ||
04.–DONIBANE UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
212 | SUKALDARIA | MANSO PERÚ, MIRIAM | F | 3 | D | 1 | |
213 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | SÁNCHEZ RODRÍGUEZ, SUSANA | F | 5 | D | 1 | |
214 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | BELLO RUIVO, VANESSA | F | D | 1 | ||
215 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | VEGA NAVARRETE, ANTONIA | F | 3 | D | 1 | |
216 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | CIORDIA MARTÍNEZ, MARÍA TERESA | LPL | D | 1 | ||
1501 | ZUZENDARIA | LEKUNBERRI URMENETA, EDURNE | F | 4 | B | 1 | |
1502 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1503 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1504 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1505 | HEZITZAILEA | MEZQUÍRIZ ROUGET, CORO | F | C | 1 | ||
1506 | HEZITZAILEA | GOÑI LARRAMENDI, JUANA MARÍA | F | 4 | C | 1 | |
1507 | HEZITZAILEA | SERRA CHIOFALO, SILVIA | F | C | 1 | ||
1508 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1509 | HEZITZAILEA | CÍA LECUMBERRI, MARÍA ISABEL | F | 3 | C | 1 | |
1510 | HEZITZAILEA | LARRÁYOZ ECHARTE, ALICIA | F | 4 | C | 1 | |
1511 | HEZITZAILEA | HERRUZO BENITO, MARÍA ARÁNZAZU | F | 4 | C | 1 | |
1512 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | |||
1513 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | |||
1514 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | |||
05.–HELLO EGUNSENTI UHE | |||||||
1201 | ZUZENDARIA | HUTSIK | F | B | I-B1 | ||
1203 | HEZITZAILEA | BELLOSTA LÓPEZ DELIA | L | C | 1 | I-B1 | |
1205 | HEZITZAILEA | GUTIÉRREZ MARTÍNEZ MARÍA | L | C | 1 | I-B1 | |
1207 | HEZITZAILEA | MARTÍNEZ DE GOÑI PASCUAL, LEIRE | L | C | 1 | I-B1 | |
1208 | HEZITZAILEA | MUNÁRRIZ ADOT, AINHOA | L | C | 1 | I-B1 | |
1209 | HEZITZAILEA | OSÉS CASTILLEJO, EUNATE | L | C | 1 | I-B1 | |
1213 | HEZITZAILEA | PIUDO IGARRETA, AMAIA | LPL | C | 1 | I-B1 | |
1214 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | ADALID NOVOA, MARÍA CARMEN | L | D | 1 | ||
1215 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | AGUIRRE OSÉS, GLORIA | LPL | D | 1 | ||
1216 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | ALVARADO ORDÓÑEZ, OLGA | LPL | D | 1 | ||
1217 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | I-B1 | ||
1218 | SUKALDARIA | HERNÁNDEZ HERNÁNDEZ, SARA | L | D | 1 | ||
1219 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LAZCANO ROMERO, MARÍA PAZ | LPL | D | 1 | ||
06.–GOIZ EDER UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
301 | ZUZENDARIA | AJONA SAN JOSÉ, INMACULADA | F | 6 | B | 1 | E-C1+ I-B1 |
302 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1 | ||
303 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
304 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
305 | HEZITZAILEA | BULDÁIN AZANZA, AINTZANE | F | 4 | C | 2 | E-C1 |
306 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1 | ||
307 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1 | ||
308 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
309 | HEZITZAILEA | EKISOAIN LOIARTE, BEGOÑA | F | 3 | C | 1 | I-B1 |
311 | SUKALDARIA | HUTSIK | F | D | |||
312 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | ABIA MARTÍN, PETRA | F | 3 | D | 1 | |
313 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | RETEGUI BARBERÍA, MARÍA CRUZ | F | 3 | D | 1 | |
314 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | RODRÍGUEZ CORTABERRÍA, MARÍA DOLORES | LPL | D | 1 | ||
315 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1 | ||
316 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1 | ||
317 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | I-B1 | ||
318 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | I-B1 | ||
319 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
320 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
321 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
07.–HAURTZARO UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
202 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
401 | ZUZENDARIA | VALENCIA EGUARAS, ESTEFANÍA | F | 4 | B | 2 | |
402 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
403 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
404 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
405 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
406 | HEZITZAILEA | LUQUIN LUQUIN, NEREA | F | 3 | C | 1 | |
407 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
408 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
409 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
410 | SUKALDARIA | SUESCUN LARREA, MARÍA ASUNCIÓN | F | 3 | D | 1 | |
411 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | MALO OIZ, BEGOÑA | F | 5 | D | 1 | |
412 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | ECHEZARRETA RAZQUIN, MARÍA ISABEL | F | 3 | D | 1 | |
413 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | PÉREZ GARCÍA, MILAGROS | LPL | D | 1 | ||
414 | HEZITZAILEA | ARMENDÁRIZ ANSORENA, MARÍA | LPL | C | 1 | ||
415 | HEZITZAILEA | SOLA JIMÉNEZ, ALICIA | LPL | C | 1 | ||
902 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
08.–IZARTEGI UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
501 | ZUZENDARIA | TORREGROSA ARMENDÁRIZ, GARIKOITZ | F | 3 | B | 1 | E-C1 |
502 | HEZITZAILEA | RUIZ SASTURÁIN LOURDES | F | 5 | C | 1 | E-C1 |
503 | HEZITZAILEA | TIRAPU ZOCO, ANA | F | 3 | C | 1 | E-C1 |
504 | HEZITZAILEA | HUERTO CALERO, MARÍA TERESA | F | C | 1 | E-C1 | |
505 | HEZITZAILEA | MARTÍN BEAUMONT, MARÍA | F | 4 | C | 1 | E-C1 |
509 | HEZITZAILEA | BAQUERO ALZÓRRIZ, MARÍA ELISA | F | 3 | C | 1 | E-C1 |
510 | HEZITZAILEA | BAKAIKOA LÓPEZ, ALICIA | F | 6 | C | 2 | E-C1 |
511 | HEZITZAILEA | HOYUELOS PLANILLO, MARÍA SOLEDAD | F | 5 | C | 1 | E-C1 |
512 | HEZITZAILEA | LÓPEZ LÓPEZ, CARMEN | F | 5 | C | 1 | E-C1 |
515 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1 | ||
516 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1 | ||
517 | SUKALDARIA | PÉREZ LAREQUI, PURIFICACIÓN | L | D | 1 | ||
518 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | RAIGOSO GONZÁLEZ, MARÍA CARMEN | LPL | D | 1 | ||
519 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | MARTÍNEZ ECHEVERRÍA, JOSÉ LUIS | L | D | 1 | ||
520 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | LPL | D | |||
521 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | JIMÉNEZ ZURBANO, MILAGROS | LPL | D | 1 | ||
09.–JOSE MARÍA HUARTE UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
601 | ZUZENDARIA | ÁLVAREZ GUALLAR, MERCEDES | LPL | B | 1 | I-B1 | |
602 | HEZITZAILEA | UGARTE ARRONDO, BÁRBARA | LPL | C | 1 | I-B1 | |
603 | HEZITZAILEA | RODRIGUEZ LÓPEZ, MARÍA DEL CAMINO | LPL | C | 1 | I-B1 | |
604 | HEZITZAILEA | CONTÍN DONAMARÍA, SILVIA | LPL | C | 1 | I-B1 | |
605 | HEZITZAILEA | VENTURA MORATA, MARÍA DEL MAR | LPL | C | 1 | I-B1 | |
606 | HEZITZAILEA | AZPILLAGA ARTOLA, MARTA | LPL | C | 3 | I-B1 | |
10.–LEZKAIRU UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
1701 | ZUZENDARIA | HUTSIK | F | B | E-C1+ I-B1 | ||
1702 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1703 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1704 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1705 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
1706 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
1707 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
1708 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
1709 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
1710 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
1711 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1712 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1713 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1714 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1715 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
1716 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
1717 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
1718 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1719 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
1720 | SUKALDARIA | HUTSIK | F | D | |||
1721 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | F | D | |||
1722 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | F | D | |||
1723 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | F | D | |||
1724 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | LPL | D | |||
1725 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | LPL | D | |||
11.–MENDEBALDEA UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
701 | ZUZENDARIA | HUTSIK | F | B | |||
702 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
703 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
704 | HEZITZAILEA | ÁLVAREZ DE EULATE FERNÁNDEZ, CARMEN | F | 5 | C | 1 | |
705 | HEZITZAILEA | FIGUERIDO GARMENDIA, CRISTINA | F | C | 1 | ||
706 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
707 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
708 | HEZITZAILEA | BONETA GARCÍA, NEREA MARÍA | F | 3 | C | 1 | |
709 | HEZITZAILEA | CIÁURRIZ LACUNZA, ANA ISABEL | F | 6 | C | 1 | |
710 | HEZITZAILEA | SAN MIGUEL ECHAVARRI, TAMARA | LPL | C | 1 | ||
711 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | |||
712 | SUKALDARIA | MARTÍNEZ LÓPEZ, MARÍA CARMEN | L | D | 1 | ||
713 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | PORTELA MORENO, GARBIÑE | LPL | D | 1 | ||
714 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | AGUIRRE OSÉS, MARÍA ISABEL | LPL | D | 1 | ||
715 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | AZPÍROZ GARDE, MARÍA AZUCENA | L | D | 1 | ||
716 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | RODRÍGUEZ VALENCIA, RUBIELA | LPL | D | 1 | ||
12.–MENDILLORRI UHE | |||||||
801 | ZUZENDARIA | HUTSIK | F | B | |||
802 | HEZITZAILEA | ALCAIZA MONREAL, CELIA | F | 4 | C | 1 | |
803 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
804 | HEZITZAILEA | ORTA AGUADO, CECILIA | F | 4 | C | 2 | |
805 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
806 | HEZITZAILEA | SOLA SIRÓN, ASUNCIÓN | F | 5 | C | 1 | |
807 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
808 | HEZITZAILEA | TORRES LÓPEZ, SUSANA | F | 3 | C | 1 | |
809 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
810 | HEZITZAILEA | DEL AGUA AMIGO, SILVIA | F | 5 | C | 1 | |
811 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
812 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | |||
813 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | |||
814 | SUKALDARIA | ARETA LÓPEZ, MARÍA CRISTINA | L | D | 1 | ||
815 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | FELIPE LARIOS, MARÍA CARMEN | LPL | D | 1 | ||
816 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | FERNÁNDEZ OCHOA, LOURDES | LPL | D | 1 | ||
817 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | CÉSAR SOLA, MARÍA JOSÉ | L | D | 1 | ||
818 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | GARCÍA GARCÍA, MARÍA CARMEN | LPL | D | 1 | ||
819 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | |||
903 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | |||
13.–PRINTZEAREN HARRESI UDALEKO HAUR ESKOLA | |||||||
907 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | GONZÁLEZ CAMBRA, SONIA | F | 3 | D | 1 | |
908 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | ETXEBERRIA SASTRE, ESTHER | LPL | D | 1 | ||
1014 | SUKALDARIA | CÍA GARZA, MARÍA ROSARIO | F | 3 | D | 1 | |
1015 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | MARTÍNEZ PRIETO, TERESA SUSANA | F | 4 | D | 1 | |
1016 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | BARBERENA ERRO, JUDITH | F | 2 | D | 1 | |
1017 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | HUTSIK | F | D | |||
1601 | ZUZENDARIA | PÉREZ GONZÁLEZ, ZURIÑE | F | 2 | B | 1 | E-C1+ I-B1 |
1602 | HEZITZAILEA | LÓPEZ LÓPEZ, LEIRE | F | 3 | C | 1 | E-C1+ I-B1 |
1603 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | I-B1 | ||
1604 | HEZITZAILEA | HUTSIK | F | C | E-C1+ I-B1 | ||
1605 | HEZITZAILEA | PÉREZ ARRAIZA, CRISTINA | F | 3 | C | 1 | I-B1 |
1606 | HEZITZAILEA | MIJANGOS ZUNZARREN, GRACIELA | F | 3 | C | 1 | I-B1 |
1607 | HEZITZAILEA | OSTIZ MENAYA, EIDER | F | 4 | C | 1 | E-C1+ I-B1 |
1608 | HEZITZAILEA | IRURETAGOIENA FERNÁNDEZ, MARÍA DEL CARMEN | F | 3 | C | 1 | I-B1 |
1609 | HEZITZAILEA | BERASTEGI AKERRETA, EDURNE | F | 3 | C | 1 | E-C1+ I-B1 |
1610 | HEZITZAILEA | OSÉS ETXARRI, MARÍA ARANZAZU | F | 3 | C | 1 | E-C1+ I-B1 |
1611 | HEZITZAILEA | ELIZALDE ECHARRI, OIHANA | L | C | 6 | I-B1 | |
1613 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
1614 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
1615 | HEZITZAILEA | HUTSIK | LPL | C | E-C1+ I-B1 | ||
Legenda: BB: Behin-behinekoa (izendapen askea). F: funtzionarioa. L: lan araubidea. LPL: lanaldi partzialeko lan araubidea. E-C1: euskara - Hizkuntzetarako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 edo EGA. I-B1: ingelesa - Hizkuntzetarako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1. Egoera administratiboaren kodeak: 1: Jardunean. 2: Zerbitzu berezietan edo antzeko egoeran, plaza erreserbarako eskubidearekin. 3: Lan kontratu mugagabeko langile ez-finkoa. Funtzionarioen lanpostua betetzen ari da lanaldi osokoetan, eta lan kontratudunena lanaldi-partzialekoetan (LPL). 4: Jardunean, lanpostua behin-behinekoz esleitua duena. 5: Bitarteko atxikipena edo izendapen askea. 6: Behin-behineko atxikipena. | |||||||
III. ERANSKINA.–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOAREN 2024RAKO PLANTILLA ORGANIKOA BETEARAZTEKO ARAU OSAGARRIAK
1. Iruñeko Udalaren plantilla organikoan xedatutakoaren eta Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko aplikatzekoak diren arauetan xedatutakoaren arabera jokatuko da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategineko 15. artikuluaren 6. puntuan ezarritako prozedura murriztua aplikatzearen ondoriozko lanpostuei dagokienez, baita haien amaierari eta aldi baterako betetzeko egiten diren kontratazioei dagokienez ere.
2. Iruñeko Udalaren haur eskoletan hezitzaile eginkizunetan, edozein aldaeratan, jarduteko, eskatuko da izatea Haur Hezkuntzako maisu-maistren graduko edozein titulu edo baliokidea, edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren titulua edo baliokidea.
3. Modu progresiboan, 2024-2025 ikasturtetik aurrera, haur eskoletako zuzendarien lanpostuak egokituko dira plantilla organiko honetako I. eranskinean eskola bakoitzerako ezarritako hizkuntza eskakizun zehatzera. Hala, langileak birbanatuko dira, eta birbanaketa horren ondoriozko destino berrietan egungo titularren araubide juridikoak eta eskubideak bermatuko dira une oro. Edonola ere, haur eskoletako zuzendarien lanpostuetan aritzeko, beharrezkoa da titulu hauetako bat edukitzea: Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle titulua, eskolaurreko espezialitatearekin; maisu-maistra Haur Hezkuntzako espezialitatearekin edo Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen beste gradu titulu baliokide bat.
Iruñean, 2024ko uztailaren 5ean.–Burua, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2411197
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
