164. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Marañongo Udalak, 2024ko uztailaren 29ko ohiko osoko bilkuran, udalkideendako ordainsarien honako araubide hau onetsi zuen:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea aldatzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako osoko bilkuretara joategatik: 250 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro urtean. Erabaki hau atzeraeraginez jarriko da indarrean, eta 2024ko lehen seihilekoari aplikatuko zaio.

Bigarrena.–Alkateari 3.000 euro gordin ordaintzea urtean, karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.

Hirugarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek badutela eskubidea kalte-ordaina jasotzeko, karguari dagozkion eginkizunek benetan sortutako gastuengatik, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen ediktuen taulan argitaratzea.

Zenbateko horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZ) dagokion atxikipena aplikatuko zaie (%2).

Marañonen, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L2411493