2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEAZKUEKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Leazkueko Kontzejuak, 2024ko uztailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu orokorra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Leazkuen, 2024ko uztailaren 23an.–Kontzejuko burua, Oihane Pérez Orbara.
Iragarkiaren kodea: L2411331