2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Ikusirik alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean.
Ikusirik oporretan egonen naizela uztailaren 12tik 17ra bitarte, eta, hortaz, ezin izanen ditudala bete Alkatetzari dagozkion eginkizunak bete.
Horrenbestez, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Aniceto Pérez Vicente lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2024ko uztailaren 12tik 17ra bitarte, biak barne, egun horietan nire ordez bete ditzan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarriarekin bat.
Hirugarrena.–Interesdunari ebazpen hau igortzea, eta Udalbatzari haren berri ematea hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Aniceto Pérez Vicenteri, eskuordetu zaizkion eskumenen onarpenaren ondorioetarako.
Castejonen, 2024ko uztailaren 12an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2411091