2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2024ko ekainaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere. Hasierako onespena 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da haren laburpena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.012.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 65.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 571.204,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.075.434,03 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 311.674,75 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 31.127,40 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 280.737,09 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 4.347.177,27 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 1.523.294,60 euro.
2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 1.735.514,27 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 55.191,96 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 188.409,64 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 657.356,60 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 187.410,20 euro.
Gastuak, guztira: 4.347.177,27 euro.
Azagran, 2024ko uztailaren 22an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2411264