2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKAKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoan
Ikusirik badirela akatsak 2024ko plantilla organikoan, zeina argitaratu baitzen 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, bidezkoa da honako akats hauen zuzenketa egitea:
Plantilla organikoan, zehazki administrari-ofizialaren eta garbitzailearen lanpostuen egoeran, honela dioen tokian: "(Hutsik)", honela behar du: "(Jardunean)".
2024-06-06ko izenen zerrendan, honela dioen tokian: "Aldi baterako lan-kontratudunak, plantillako lanpostuetan ari direnak 2024-06-06an", honela behar du: "Lan-kontratudun finkoak, plantillako lanpostuetan ari direnak 2024-06-06n".
Eta 2016-06-06ko izenen zerrendan, M.ª Jesús Gar Que Otsororen antzinatasunari dagokionez, honako hau dioen tokian: "2015-10-29", honela behar du: "2015-08-17".
Artikan, 2024ko uztailaren 22an.–Kontzejuko burua, Antonio Novoa Iráizoz.
Iragarkiaren kodea: L2411269