2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2024ko plantilla organikoa. Behin Betiko onespena
Aranoko Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onartu zituen 2024ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda. Iragarki hori 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 13an.
Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, 2024ko uztailaren 4ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onartu dira 2024ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Aranon, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
–Lanpostua: Arano eta Goizuetako Udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Baldintza berezia: euskara jakitea, nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudunak.
–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Baldintza berezia: euskara jakitea, nahitaezkoa; idatzizkoa eta ahozkoa B1 maila. Baldintza berezia: Gidatzeko baimena B. Egoera administratiboa: hutsik.
–Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanaldia: %41. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Baldintza berezia: euskara jakitea, nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: betea.
Langileen izenen zerrenda
Administrazio-kontratudun langileak.
–Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.
–Zerbitzu anitzetako langilea: Francisco Javier Ansa Egurrechea.
Lan-kontratu finkodun langileak.
–Adminsitrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.
Iragarkiaren kodea: L2411330