2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Ablitasko Udaleko alkateak, datan ageri den egunean, honako ebazpen hau eman zuen:
–Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.
Kontuan izanik alkatea bere lanpostutik kanpo egonen dela.
Aipatutako legediak emandako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea Maite Melero Pellicer alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztietan, kanpoan naizen bitartean, ezin izanen bainaiz nire eginkizunetan aritu aldi batean, 2024ko uztailaren 29tik 2024ko abuztuaren 4ra bitarte.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Maite Melero Pellicerri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Ablitasen, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2411459