1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Recuperaciones Valdizarbe SLk sustatua.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratuan aldaketa funtsezko bat egitea |
Espedientearen kodea | 0001-0051-2024-000005 | Hasiera eguna | 2024-07-18 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254 - 848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 5.1.c) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 5.1.c) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | II. eranskina / 9.d) taldea |
Instalazioa | IBILGAILUAK DESEGITEA |
Titularra | RECUPERACIONES VALDIZARBE SL |
NIMA | 3120601751 |
Tokia | Aloa industrialdea, z.g. |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, x: 596.216,211 eta y: 4.725.562,814 |
Udalerria | GARES |
Proiektua | Deskontaminazio nabe berria, harrerarako zelaigunea, 1. nabea handitzea (piezak eta bidalketak), 3. nabea gehitzea, bulegoak, eta saneamendu-sarea eta harguneak aldatzea. |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA: autprema@navarra.es |
Alegazioak zein organoren aurrean aurkez daitezkeen | BAIMEN BULEGOA: Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2024ko uztailaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2411223