163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

63E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez errebokatzen baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren ordezkari gisa ziurtagiri elektronikoa izan behar duten funtzionarioen izendapena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri elektronikoa eduki behar duten pertsonak. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren ekainaren 15eko 61/2021 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkari gisa ziurtagiri elektronikoa izan behar zuten funtzionarioak izendatu ziren. Horien artean zegoen Beatriz Esparza Azanza andrea, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Ataleko burua.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren irailaren 5eko 47/2022 Foru Aginduaren bidez, María Pérez Leoz andrea, Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua, izendatu zen, departamentuko ordezkari gisa ziurtagiri elektronikoa izan zedin.

Departamentuko ordezkari gisa ziurtagiri elektronikoa izateko izendatutako bi pertsonak departamentuan ez daudenez, izendapena errebokatu egin da.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Beatriz Esparza Azanza andrearen eta María Pérez Leoz andrearen izendapena errebokatzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko ordezkari gisa ziurtagiri elektronikoa izan behar duten pertsonak izateko.

2. Foru hau agindu igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 16an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2410924