163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketak egitea alkateari, zinegotzi ordezkariei eta zuzendariei eskuordetutako eskudantzietan

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko otsailaren 19an:

JOB 19-FEB-24 (11/AL).

"Ikusirik komeni dela gastu-izapideen antolamendua erraztea eskumena kudeatzaileari eta zuzendariei eskuordetzearen bidez esleitzen zaienean, eta Udal Kontu-hartzailetza kontsultatuta, egokia da Tokiko Gobernu Batzarraren JOB 22-ENE-24 (22/AL) Erabakiaren 2.4 apartatuaren bigarren puntuak ezarritako eskuordetzeen eremua aldatzea; hori horrela, erabakitzen da:

Tokiko Gobernu Batzarraren JOB 22-ENE-24 (22/AL) Erabakiaren 2.4 apartatuko bigarren puntua aldatzea. Honela idatzita geratuko da:

Honako eskumen hauek eskuordetzea kudeatzaileari, Aholkularitza Juridikoko zuzendariari, Alkatetza Kabineteko zuzendariari, Komunikazio Instituzionaleko eta Gardentasuneko zuzendariari eta Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendariari:

–Eskudantziei lotutako kontratazioak eta eskurapenak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta 30.000,00 euro edo gutxiago jotzen badute, bai eta kontratazio arloko aldaketak ere, hasiera batean organo horiek ebazpen bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, adjudikazio-prezioari gehituta, 30.000,00 euro baino gehiago jotzen duenean, betiere, aldaketek guztira esleitze-prezioaren % 20 gainditzen ez badute.

–Aurreko apartatuaren arabera eskuordetuta dituen gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago (BEZa kanpo) jotzen badute."

Iruñean, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2411676