163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, irisgarritasuna hobetzeko Agur Maria zeharkaleko 2. eta 4. zenbakietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2024ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-JUL-24 (8/CU).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko martxoaren 25ean hartutako erabakiaren bidez (5/UV), hasiera batez onetsi zen plan berezi bat, irisgarritasuna hobetzeko Agur Maria zeharkaleko 2. eta 4. zenbakietan, Iruñean. Jendaurreko aldia iragan da, eta ez da alegaziorik jaso. Beraz, ikusirik aldeko txostena eman zuela Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, zeina jaso baitzen 2024ko ekainaren 3an; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2024ko ekainaren 10eko aldeko txostena; ikusirik Agur Maria zeharkaleko 2. eta 4. zenbakietan irisgarritasuna hobetzeko plan bereziaren testu bategina, zeina sustatzaileak aurkeztu baitzuen 2024ko ekainaren 27an; eta bat etorriz Planeamenduko zuzendariaren 2024ko ekainaren 28ko txostenarekin; erabaki da:

1. Behin betiko onestea plan berezi bat, irisgarritasuna hobetzeko Agur Maria zeharkaleko 2. eta 4. zenbakietan, Iruñean. Sustatu zuen Iruñeko Agur Maria zeharkaleko 4. zenbakiko jabeen erkidegoak (lehengo Salbatzailearen kaleko 1. faseko 4. zenbakiko jabekideek).

2. Erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea María Teresa Monente Mozazi (Agur Maria zeharkaleko 4. zenbakiko jabeen erkidegoaren ordezkari den aldetik) eta Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorrari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2411200