2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialaren A1 unitaterako. Behin behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2024ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 04-JUL-24 (9/CU).
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 20an hartutako erabakiaren bidez (12/UV), hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialaren A1 unitaterako. Jendaurreko aldia iragan da, eta ez da alegaziorik jaso. Beraz, ikusirik espedienteko agiriak,
ERABAKITZEN DA:
1. Behin betiko onestea Construcciones Tellechea SAk sustatutako xehetasun-azterketa, dagokiona Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialaren A1 unitateari. Azterketaren bidez, definitu nahi dira unitate horretako eraikinen sestrak eta konposizio-unitatea.
2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira (Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentua).
3. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan.
4. Erabaki hau jakinaraztea Construcciones Tellechea SAri.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Iruñean, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2411194