2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Udal planeko aldaketa, 5. poligonoko 20. eta 220. lurzatietan. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilariaren uztailaren 8ko 45E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Leitzako Udalak sustatutako udal planaren egiturazko aldaketa puntuala. Horren bidez, honako hauek aldatu dira: Leitzako 5. poligonoko 20. eta 220. lurzatiak.
Hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Leitzan, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2411428