2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 377. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 2. poligonoko 377. lurzatian, egungo eraikina eraitsi eta etxebizitza berria eraikitzeko lerrokadura berrien definizioa ezartzeko xedez. Xehetasun-azterketa hori Álvaro Erro Salaverrik eta Mari Carmen Pinillos Salvadorrek sustatu dute.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko uztailaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2411193