2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Birpartzelazioa 19. poligonoko V4.2 unitatean. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea birpartzelazio proiektu bat Berriozarko 19. poligonoko V4.2 unitatean. Proiektu hori Berriozarko 19. poligonoko V4.2 unitatearen Konpentsazio Batzordeak sustatu du (V71503882).
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Berriozarren, 2024ko uztailaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2411370