2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Hiri-jarduketarako plan berezia (AA13), Arasko 5. poligonoko 180. eta 181. lurzatietan. Behin betiko onespena
Arasko Udalak, 2024ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Arasko 5. poligonoko 181. lurzatian.
Sustatzaileak honako hauek dira: Francisco eta Ignacio Santamaría Fernández.
Hiri-jarduketarako plan berezi hori jendaurrean egon zen, argitara eman ondotik 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arasen, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2410964