2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 8. poligonoko 509. lurzatian. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 8ko 46E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa egituratzaile bat Oibarko Udal Plan Orokorrean, hizpide duena familia bakarreko etxebizitza unitate berri bat eraikitzea 8. poligonoko 509. lurzatian. Aldaketa hori Francisco Ruiz Usozek sustatu du.
Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oibarren, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2411437