2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzordeak, 2022ko azaroaren 24ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, merezimendu-lehiaketaren bidez bete zitezen mantentze-lanetako langileen 2 lanpostu (deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukatu da, eta kalifikazio-epaimahaiak dagokion izendapen-proposamena egin du.
Hortaz, honako hau erabaki du Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzordeak 2024ko uztailaren 18an:
Lehenengoa.–Honako hauek izendatzea, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzura aritu daitezen, funtzionarioen araubidean, mantentze-lanetako langilearen lanpostuan (D maila):
Ricardo Vallejo Sangüesa (lanpostuak 0802D11803 kodea du plantilla organikoan).
Manuel Jusue Vidorreta, (lanpostuak 0802D11801 kodea du plantilla organikoan).
Bigarrena.–2024ko irailaren 1a izanen da lanpostu hutsez jabetzeko eguna, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Hirugarrena.–Aditzera ematea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tuteran, 2024ko uztailaren 19an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.
Iragarkiaren kodea: L2411251