163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, ibilbideko peoiaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak ebazpen bat eman du, zeinaren bidez izangai bat izendatzen baita langile lan-kontratudun finkoen lanpostua bete dezan Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzura, bat etorriz Mankomunitateko buruak onetsitako deialdiarekin (deialdia 2024ko apirilaren 16ko 30/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2024ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, maiatzaren 9an). Hain zuzen ere, deialdiaren xedea da ibilbideko peoiaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, lan-kontratudun finkoen araubidean.

2024-28 Ebazpena, 2024ko uztailaren 19koa, zeinaren bidez Daniel Jimenez Sanz langile lan-kontratudun finko izendatzen baita ibilbideko peoiaren lanpostuan, oposizio-lehiaketa bidezko prozedura egin eta gero.

Izendatuak hamabost eguneko epea izanen du jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2024ko uztailaren 23an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2411309