2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Bat etorriz deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoarekin eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, deialdi bat argitaratu zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako lanpostuak egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bat etorriz deialdi horretako 11. oinarrian eta gainerakoetan ezarritakoarekin, argitara ematen dira honako izendapen hauek:
1. Mónica García Palomino, plantillako langile lan-kontratudun finko gisa, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzurako gizarte-langilearen lanpostua betetzeko, %100eko lanaldiarekin.
2. Idoia Goyén González, plantillako langile lan-kontratudun finko gisa, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzurako familia-langilearen lanpostua betetzeko, %54,54eko lanaldiarekin.
3. Izaskun Ujué Sola, plantillako langile lan-kontratudun finko gisa, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzurako administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko, %100eko lanaldiarekin.
Halaber, adierazten da 2024ko abuztuaren 12a izanen dela lanpostuez jabetzeko eguna.
Erriberrin, 2024ko uztailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.
Iragarkiaren kodea: L2411355