2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ELORTZIBARKO JULIÁN GAYARRE MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA
Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko buruak, 2024ko uztailaren 23ko ebazpen baten bidez, patronatuaren zerbitzura arituko diren langile lan-kontratudun finkoak izendatu zituen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean sartutako lanpostuetan.
Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko buruak 2022ko azaroaren 29an emandako ebazpen baten bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), deialdi bat onetsi zen, xedea izanik merezimendu-lehiaketaren bidez bete zitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Patronatuko buruak 2023ko otsailaren 13an emandako ebazpen baten bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea langile lan-kontratudun finko, Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko:
–Laura Zudaire Belda.
–Maite Lomas Erquicia.
–Ainara Roda Azpìroz.
2. Adierazitako lanpostu hutsak honako pertsona hauei esleitzea:
–Laura Zudaire Belda. 1.9 lanpostua. Biolin irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala: %42,43.
–Maite Lomas Erquicia. 1.15 lanpostua. Txistu irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala: %10.
–Ainara Roda Azpiroz. 1.12 lanpostua. Kantuko irakaslea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala: %35.
3. Izendatutako pertsonek 2024ko irailaren 2an jabetu beharko dute lanpostuaz, goizeko 11etatik aurrera eta aurreko zerrendako hurrenkeraren arabera.
Izendatu batek egun horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2024ko uztailaren 23an.–Noain Elortzibarko Musika Eskolako Udal Patronatuko burua, Francisco José Zuza Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2411312