163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Idoia Pérez Huici andrea, Proiektuen Kudeaketarako Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Idoia Pérez Huici andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Proiektuen Kudeaketarako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2024ko uztailaren 14a izanen da.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 5ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2410887