2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialaren izendapena
Azkoiengo Udaleko alkate udalburuaren ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izendatzen baita administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko.
Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia argitara eman zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Ekainaren 5eko 2023/0498 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Izendapenak egin ondoren, ikusita lanpostuan benetan aritu gabe izendatutakoetako baten borondatezko eszedentziarako eskaera, deialdiaren 11.6 oinarria aplikatuz, zerrendan hurrena dagoen izangaiarekin beteko da baja, ezarritako betekizunak egiaztatu ondoren.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Evelyn Calderón Sanguano izendatzea toki-erakundearen zerbitzurako funtzionario, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko.
2. Administrari-ofizialaren lanpostu hutsak esleitzea:
–Izen-deiturak: Evelyn Calderón Sanguano.
–Lanpostua: 1-04.
–Maila: C.
–Araubide juridikoa: funtzionarioa.
–Lanaldia: osoa.
3. Izendatutako izangaiak 2024ko abuztuaren 12an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2411916