163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, gidari-peoiaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, alkateak, 2024ko uztailaren 22ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen José Javier Sánchez García izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia gidari-peoiaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2024ko uztailaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2411364