2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Azkoiengo Udaleko alkate udalburuaren uztailaren 19ko 2024/0647 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionarioak izendatzen baitira administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko.
Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia argitara eman zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Ekainaren 5eko 2023/0498 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zein izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zein izangai sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Ana María Moreno Jimeno eta Ana María Antón Gutiérrez izendatzea funtzionario/lan-kontratudun finko, toki-erakundearen zerbitzura jarduteko, administrari-ofizialaren lanpostuan.
2. Administrari-ofizialaren lanpostu hutsak esleitzea:
–Izen-deiturak: Ana María Moreno Jimeno.
–Lanpostua: 1-11.
–Maila: C.
–Araubide juridikoa: funtzionarioa.
–Lanaldia: osoa.
–Izen-deiturak: Ana María Antón Gutiérrez.
–Lanpostua: 1-04.
–Maila: C.
–Araubide juridikoa: funtzionarioa.
–Lanaldia: osoa.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko abuztuaren 5ean jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2411279