2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Musika Eskolako piano espezialitateko irakaslearen 1 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2024ko abuztuaren 1ean:
Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako zuzendariak 2023ko azaroaren 3an onetsi zuen Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko Musika Eskolako irakasle lanpostua, pianoko espezialitatean, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, argitaratu baitzen. Ez denez eskaerak aurkezteko epearen barruan izangairik aurkeztu, honakoa
EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 1ean.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2411876