163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabaki bat, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 17an, jarraian ematen diren erabakiak hartu ditu, Berriozarko Udalaren zerbitzura funtzionario eta lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaiak izendatzeko.

–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko uztailaren 17koa, zeinaren bidez Beatriz Díaz Urtasun langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, tronpetako irakaslearen lanpostuan aritzeko, lanaldi partzialean (86 zenbakia duen lanpostua).

–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko uztailaren 17koa, zeinaren bidez Ana Isabel Sarobe Zubieta langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, flautako irakaslearen lanpostuan aritzeko, lanaldi partzialean (43 zenbakia duen lanpostua).

–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko uztailaren 17koa, zeinaren bidez Rafael Santos Fernández Andrés langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, perkusioko irakaslearen lanpostuan aritzeko, lanaldi partzialean (78 zenbakia duen lanpostua).

2024ko irailaren 2an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2411179